I. LEHIAKETARAKO ARAUAK

ANKULEGI ARGAZKIGINTZA ETNOGRAFIKOAREN I. LEHIAKETA: “AHAIDETASUNAREN GAINEKO GAUR EGUNGO KONTUAK”

GAIA
Lehiaketan jorratu beharreko gaiak, familia eta ahaidetasun harremanen gainekoak izango dira. Kontutan hartuta, erreprodukzio teknika berriek, legislazioaren aldaketak, emigrazio mugimenduek eta nazioarteko adopzioaek, familia ereduen aniztasuna ahalbidetu dutela.
PARTAIDEAK
Edozein argazkilarik parte hartu dezake, bakarrik edo taldeka.
LANA
Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak, originalak, argitaratugabekoak eta beste lehiaketa batean saririk jaso ez dutenak izan beharko dira.
Argazkiak egileek aurkeztu beharko dituzte. Lehiaketa honetan parte hartzen duten pertsonek bere gain hartzen dute egiletza eta aurkeztutako argazkien originaltasuna. Bermatu beharko du argazkiei dagozkien eskubide guztien jabea dela eta argazkietan ateratzeko, hauetan agertzen diren pertsonen baimena duela. Antolaketak ez du bere gain hartzen autoreek, Copyright-aren gainean egin dezaketen erabilera okerra edo argazkietan agertzen diren pertsonen irudi eskubideen erreklamazioen gaineko inongo erantzukizunik.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Argazkiek formato digitala izan beharko dute. Argazkigintza teknika librea izango da. Argazkiek ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte:
Argazki digitalak JPG formatoan izan beharko dira,  gutxienez 1024x 1024 pixel eta 300 p.p.p. (300 dpi) bereizmenarekin. Artxiboak gehienez 3Mb izango ditu.
Antolaketak, publikaziorako edo erakusketarako, argazkilariei gutxieneko 2.500 pixel bereizmena duten argazkiak eskatu diezaizkieke.
IDENTIFIKAZIOA ETA BIDALKETA
Argazkiak posta elektronikoz bidaliko dira: ankulegi.etnofoto@gmail.com helbidera, “Ankulegiko Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa” izenburuarekin”. Korreoan bi artxibo erantsi beharko dira:
1.-Argazkien artxiboak, argazki bakoitzaren izenburua jarriaz.
2.-Word formatoko dokumentu bat ondorengo datuekin: argazkilarien izenak, teléfono zenbakia, korreo elektronikoa, argazkiaren edo argazki seriearen izenburua eta argazki bakoitzaren fitxa teknikoa (lekua, urtea, teknika). Argazkiei erreferentzia egiten dien testu txiki bat ere aurkeztu behar da (gehienez 75 hitz).
Korreo bat bidaliko da argazki edo argazki serie bakoitzeko.
ARGAZKIEN JASOTZE DATA
Argazkiak, 2012ko urtarrilak 15 eta 2012ko otsailak 29 bitartean jasoko dira.

SARIAK
Publikoaren saria: 150€, diploma eta antropologíako liburu sorta bat.
Ankulegi saria: Diploma eta saritutako argazkiaren publikazioa, Ankulegi aldizkariaren portadan, idatzizkoan zein digitalean.
Aurkeztutako argazkiak adierazitako helbururako aproposak ez badira, saria jabegabe gertatu daiteke.
IRUDIEN ERAKUSKETA
Lehiaketan onartutako argazki guztiek,  ankulegi.wordpress.com helbidean ikusgai egongo den erakusketa birtualean parte hartuko dute.
Ankulegik argazki batzuk hautatuko ditu San Telmo Museoan egingo den erakusketan parte hartzeko.
Lehiaketa antolatzen duen elkarteak eta  erakunde laguntzaileek lehiaketan onartutako irudiak erabili ahal izango dituzte, erakusketetarako, publikazioen ediziorako,  irabazirik gabeko ekintzen promoziorako eta lehiaketa honen promoziorako. Beti ere,  irudien egilea adierazi beharko da eta argazkien erabilera ezin izan da irabazi ekonomikoak lortzeko erabili.
Parte-hartzaileek bere gain hartzen dute, Lehiaketaren Argazki Galeriaren bisitariek beraien argazkiak deskargatu ahal izango dituztela.
EPAIMAHIA
Epaimahia Ankulegi Elkarteak aukeratuko du. Epaimahiaren ebaluazioaren helburua, San Telmo museoko erakusketa kolektiboan parte hartuko duten argazkien aukeraketa izango da. Aurkeztutako argazkiren batek azaldutako ezaugarriak beteko ez balitu, epaimahiak lehiaketatik at utzi dezake. Epaimahiaren erabakia 2012ko martxoaren 5ean Ankulegiko web orrian eta blogean adieraziko da. Epaimahi berdinak, onartutako argazkietatik, Ankulegi saria jasoko dutenak aukeratuko ditu. Erabakia irabazleari jakinaraziko zaio eta Ankulegiko web orrian zein Lehiaketaren Argazki Galerian publikatuko da.
2012ko martxoaren 16ean, San Telmon egingo diren, Ankulegik antolatutako XV. Jardunaldiak “Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak/Cuestiones contemporáneas sobre el Parentesco” ospatzen diren bitartean, parte-hartzaileek Jendearen Sariaren argazki irabazlea bozkatu ahal izango dute.
SARIEN BANAKETA ETA ERAKUSKETA
San Telmo museoan egingo da aukeratutako argazkien erakusketa. Jendeak, martxoaren 16ean goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak bitartean bozkatu ahal izango du argazkirik hoberena. Jendearen saria, martxoaren 16ean erabakiko da, Ankulegiko XV. Jardunaldien bukaerarekin batera (arratsaldeko 8, 30 gutxi gora behera).
Hautatutako argazkien egileei sarien banaketa jakinaraziko zaie.
Jendearen Saria, 2012ko martxoaren 16ean San Telmo museoan entregatuko da, Jardunaldia bukatu bezain laster.
OHARRAK
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea Dakar, halaber, epaimahiaren erabakiarekin adostasuna. Erabakiak apelaezinak izango dira.
Sariketaren antolatzaileek oinarrietan aurretik jakiten ez den egoera baten aurrean egokien iruditzen zaien moduan konpontzeko eskubidea dute.
Partaideen datuen trataera, indarrean dagoen legediarekin bat dator.

———————

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s




%d bloggers like this: